Ibaiaren ur maila oso handia da Pasus aldean

Irune Alfonso 2021ko aza. 29a, 10:01

Asteburu osoan euriak ez du etenik izan eta Oria ibaiaren ur maila horrela zegoen Villabona-Zizurkilen, goizeko 9:00tan. 

Nahiz eta ur maila nahiko goran egon, Villabonan eta Zizurkilen egoera ez da okerrena. Antza denez, txarrena pasa  da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!