AMA Gipuzkoako 13. jatetxe onena Macarfi gidaren arabera

Aiurri 2021ko abe. 1a, 11:25
Argazkia: AMA

Ezusteko pozgarria jaso dute AMAko Gorka Ricok eta Javi Riverok Gipuzkoako 13. jatetxe onenaren sailkapenean sartu direla jakitean, Macarfi jatetxe gidaren eskutik. 

Macarfi jatetxe gida ezagunak Madril, Bartzelona eta Euskal Herriko hiriburuen zerrendak zein sailkapenak egiten ditu. Gipuzkoan AMAk ezustekoa eman du, Alameda, Casa 887 edota Txulotxo bezalako jatetxeak gaindituta. Amasa-Villabonako HIKA txakolindegia ere zerrendaren goiko aldean kokatu dute, 18. postuan hain zuzen ere. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!