Eguzki panelak jartzen ari dira Amasa-Villabonako udaletxean

Aiurri 2021ko abe. 15a, 12:53

Hasi dira udaletxeko teilatuan eguzki panelak jartzen. Bertan 26 panel ezarriko dira eta inguruko udal eraikinen argindar autokontsumorako erabiliko dira. Esleipena eginda, Tapia Instalazio Elektrikoak SL enpresa ari da panelak jartzen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!