[Atzera begira]

Pilotari kalean piztu zen sute handi hartatik 5 urte bete dira

Aiurri 2022ko urt. 20a, 18:42

Urtarrilaren 19an izugarrizko sutea sortu zen Pilotari kaleko lehen zenbakiduko ezkaratzean. Lehen solairuan piztu da eta azkar batean lau solairuko etxebizitza osoan zehar zabaldu ziren sutearen garrak.

Antza denez, manta elektriko batek su hartu zuen Pilotari kaleko lehen zenbakidun ezkaratzean eta inguruan zegoen gas bonbona lehertu ondorenean, sekulako sutea piztu zen. 

Argazki-sorta:

Pilotari plazako etxean piztu den sutearen eraginak

Suhiltzaile, ertzain, udaltzain eta anbulantziak berehalakoan bertaratu ziren gertaera lekura. Denbora dezente behar izan zuten sutea mendean hartzeko, indar handia hartu baitzuten garrek.

Lau bizilagun eraman zituzten ospitalera, ke beltz eta iluna arnastuta.  Arratsaldean jakirazi zutenez, onik zeuen laurak.

Duela bost urteko kronikan hauxe irakur zitekeen: "Suhiltzaile, udaltzain nahiz ertzainek lanean jarraitzen dute oraindik eta sua guztiz itzaltzea lortu badute ere, segurtasun neurriak bete bitartean, lehen zenbakidun ezkaratzeko bizilagunek behintzat ezingo dute euren etxebizitzetara sartu. Gaur gaua bederen etxetik kanpo igaro beharko dute eta seguruenik, baita datozenak ere. Lau solairuko etxebizitza suaren eta kearen ondorioz oso kaltetuta geratu baita".

Bideo-sorta:

Egun hartako bi bizilagunen lekukotzak:

Ane Urroz: “Lanean nengoen eta izeba batek deitu zidan sutea zegoela esateko. Txakurrak nituen etxean eta korrika etorri nintzen, eta suhiltzaileei abisatzeko aukera izan nuen. Orduan ez genekien gauza handirik. Nahasi samarrak izan ziren hasierako une haiek. 19:30ak arte sartu ezinik, sei orduz egon ginen zain.”.

Nerea Muñoz: “Nire senarra sartu zen eta zikinkeria asko topatu zuen: Lurra, altzariak... Atariak inpresio handia eragiten du. Amaren etxean pasa dugu lehen gaua, baina etxebizitza bat eskatuko dugu eta antza aseguruak kubrituko du. Ea baten bat libre topatzen dugun hilabeterako, edo behar dugun denboraldirako”.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!