Martxoak 8

Aldarrikapena eta alaitasuna, 8 emakumeen kalejiran

Xabi Lasa 2019ko mar. 9a, 22:51

Berdintasunaren aldeko aldarrikapena, alaitasuna, emozioa, besarkadak... denetik eduki du zortzi emakumeen kalejirak, gaur eguardian Andoaingo kaleetan barrena burutu dena. Maria Lazaro, Paula Nogales, Yolanda Canora, Musika Banda Errepublikanoko emakumeak, Izaskun Jauregi, Ane Jalon, Txonci Garcia, Julia Corbo eta Asanblada feministako gazteak nabarmendu dituzte aurten, eta horiek eraman dute lekukoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!