Andoaingo Sanjuanak 2018

San Juan jaien osteko balorazio bilera

Aiurri 2018ko uzt. 5a, 11:49
Goikoplazan hitzordu ezberdinetan eta egun ezberdinetan ehunka lagun bildu dira.

Baikor baloratu zituzten San Juan Jaiak, joan zen astelehenean egin zuten bileran. Bertan Udal ordezkariek, teknikariek eta elkarteetako ordezkariek parte hartu zuten. Hitzordu berean Garbiñe Agirre kultur teknikariaren agurra iragarri zen.

Kultura arduradun eta teknikariek, udaltzainek, antolaketako lan taldeak eta kultur eragileek egin zuten balorazio bileran batik bat antolaketari lotutako kontuak izan zituzten hizpide, hurrengo urteetan hobetzeko asmoz. Goikoplazako espazioan makina bat ekitaldi antolatu beharrak eragiten dituen zailtasunak aztertu zituzten, hain zuzen. Izan ere, ekitaldien kontzentrazioak, ordutegiek..., elementu asko ondo lotuta egotea eta eragile ezberdinen arteko koordinazio egokia eskatzen du, eta ez da erraza izaten beti asmatzea.

Aurtengoan lehenengo aldiz antolatu diren ekitaldien artean, Andoainen bizi diren munduko zenbait herrialdeetako herritarrekin egindako “Munduko zaporeak” eta gazteei zuzendutako “Galdera jolasa: fitxa zu zeu zara” jolasa aipatu ziren, eta aldeko iritziak jaso zituzten bileran bildutakoen artean.

Garbiñe Agirreren agurra
Bileraren amaieran, hamarkadetan Andoaingo kultur teknikaria izan den Garbiñe Agirreri erretiroa hartzeko tenorea iritsi zaiola jakinarazi zen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!