La Salle Lanbide Heziketako ikasleek nazioarteko sari bat irabazi dute

Aiurri 2019ko mar. 15a, 15:27
La Salle Lanbide Heziketako ikasleak eta Holandako bi ikaslea. Argazkia: VK ComunicaciĆ³n. La Salle Lanbide Heziketako ikasleek nazioarteko sari bat irabazi dute

La Salleko fabrikazio mekanikoko diseinua zikloko 4 ikaslek lortu dute saria Herbehereetako Dordrecht udalerrian, HETEL elkarteak antolatutako lehiaketan. Erronka hauxe izan da: berrerabilitako plastikoa erabiliz, filamentua egiteko makina bat eraikitzea 3D inprimagailuaren bitartez.

Urtarrilaren 14an hasi ziren ikasleak beren proiektua garatzen, eta bi hilabatez jardun dira lanean. Helburua gizarteko arazo bati irtenbidea bilatzea izan da. Erronka bati taldean konponbidea bilatuz, zenbait gaitasun garatzen dituzte, hala nola hizkuntzen menderatzea, autogestioa.

E-Motive
Proiektuan E-Motive metodologia erabiltzen da. Metodologia horren bitartez, nazioartekotzeak fisikoki lekualdatzea ez dela beharrezkoa erakutsi nahi izan du HETEL elkarteak; baita posible dela nazioarte mailan lan egitea norbere zentrotik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!