Andaluziako eguna ospatu zen atzo, Trianaren eskutik

Aiurri 2019ko mar. 11a, 10:09
Triana elkarteko dantza taldea.

Ekitaldi ugari antolatu zen Nafarroa plazan atzo, igandearekin, Andaluziako eguna ospatzeko. Triana elkarteko kideek Andoaingo udal ordezkariekin batera brindisa egin eta Andaluziako ereserkia abestu zuten, jaiari hasiera emateko. Ondoren, zunba dantza, sebillanak, pintxo jatea eta bazkaria heldu ziren. Triana elkarteak 25 urte betetzen ditu aurten bere lehendakaria den Maria Valorrek gogoratu zuen bezala, eta hasierako helburuari eusten dio, Andaluziako kultura, ohiturak eta gastronomia sustatzea, alegia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!