Aurkitutako grafito horiek euskararen jatorrian eta hedapenean eragina izan dezakete. Auzipetuak grafito hoiek Europako ikerlariek aztertzea eskatzen dute, esan dezaten benetazkoak diren edo ez.
Badira 10 urte Arabako Iruña-Veleidan grafito batzuen aurkikuntza egin zutela euskarazko hitzekin. Arabako Foru Aldundiak aurkikuntza horiek egiaztatu gabe indusketak itxi eta ikertzaileak denuntziatu zituen. 9 urte baino gehiago daramatzate epaiketaren zain. Guzti honen inguruan Juan Martin Elexpuru adituak hitz egingo du apirilaren 3an, Andoaingo Irunberri elkartean, 19:15tan.
Aurkitutako grafito horiek euskararen jatorrian eta hedapenean eragina izan dezakete. Auzipetuak grafito hoiek Europako ikerlariek aztertzea eskatzen dute, esan dezaten benetazkoak diren edo ez.