Ostiralean zabalduko dute jolas parke berria

Jon Ander Ubeda 2019ko api. 4a, 14:00

Ostiral goizean hasiko dira Doktor Huitziko parkeko itxiturak kentzen, eta arratsalderako jendaurrera zabalik egotea espero da. Haur eta nerabeen Agenda 21 prozesu parte hartzailean proposaturikoari bidea eman dio Andoaingo Udalak

Auzotarrak eta herritarrak izango dira onuradun nagusiak. Eta baita Aita Larramendi ikastolako ikasleak ere. Aste Santuko oporraldiaren ostean Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako eraikinean birmoldaketa handia egitekoak baitira. Lanek iraun bitartean, ikastolako instalakuntzak 16:30erako itxiko dituzte. Beraz, udaberria izanik, ikastolatik aterako diren haur eta guraso askorentzat Doktor Huitziko parkea arratsaldea igarotzeko alternatiba egokia izango da. 

Tirolina, egurra, hondarra, mahaiak, eserlekuak... haur parke berritzailea izango da.

Udalaren deialdia:

"Material naturalak erabili dira parke hau egiterako garaian: egurra, hondarra, ura... Besteak beste, egurrez egindako etxetxoak, erabilpen libreako mahai sorta, urmael txiki bat, tirolina bat... ditu parkeak, guztiak ere haurren sormena eta jolas librea sustatzeko asmoz. Dunak taldeko Koldo Telleria arkitektoak egin eta garatu du proiektua, Andoaingo Udalaren enkarguz. Guztira 169.011,32 kostua izan du. Udalak Andoaingo haur, gazte eta familia guztiak animatu nahi ditu espazio berri hau erabili, gozatu eta zaindu dezaten. Ez baitago ezer hoberik jolas librean aritzerik baino!",

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!