Liga eta igoera lortzeko garaipen bakarrera dago Euskalduna. Liga amaitzeko 4 partidatan 12 puntu daude jokoan, eta Euskaldunak 10 puntuko abantaila dauka
Tenisean 'match ball' deitzen zaio partida irabazteko joko erabakiorrari. Egoera horretara iritsi da Euskaldunako lehen taldea, 27. jardunaldira. 4 partida daude jokoan, 12 puntu denera. Eta bigarren sailkatuari ateratzen dioten abantaila 10 puntukoa da. Larunbatean Ubitarten garaipena lortuta, igoera eta liga eurena lirateke.
Azken lau jardunaldiak:
27. Euskalduna-Gure Txokoa / Api, 6
28. Touring-Euskalduna / Api, 13
29. Euskalduna-Baskonia / Mai, 5
30. Ostadar-Euskalduna / Mai, 12
Larunbatean 17:45tan Ubitarten
Euskalduna taldeak lehen "match ball"ean lortu nahi du igoera. Garaipenaren bidean, klubak bat egin nahi du herritarrekin. Eta hori dela eta webgunearen bidez deialdi zehatza egin dute: "Datorren larunbatean 17:45tan Gure Txokoa taldea izango dugu bisitari Ubitarten, eta garaipen batek lehen postua eskuratzea eta ondorioz igoera ahalbidetuko lituzke. Zalego urdinari eskatu nahi diogu etor dadila zelaira taldea animatzera eta garaipena lortuz gero, igoeraren festara gonbidaturik izango dira. Aupa Euskalduna!!". Andoaindarrek Nafarroako Bera herriko Gure Txokoa taldearen aurka jokatuko dute. 11. postuan sailkatuta daude, 26 punturekin. Joaneko partidan Euskaldunak garaipen erraza lortu zuen (1-5).