Arrate pilotalekuko instalakuntza guztiak prest

Jon Ander Ubeda 2019ko api. 8a, 07:45

Hainbat hilabetetan eraberritze lanetan jardun ostean, astelehenean hasita instalakuntza guztiak erabilgarri izango direla jakinarazi du Udalak.

Gaikaldean frontoi luzea eraberritu dute ezker pareta txukunduz, lurra aldatuz eta irisgarritasun eta emergentzia araudiak betetzeko neurriak hartuz.

Behekaldean bi tatami jarri dituzte, pilotaleku txikia, gimnasioa (boulderra, indarra lantzeko makina eta elementuak), txirrindularitzarako gela, bilera gela, lau aldagela eta komunak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!