Jokalari gaztetxoen festa bilakatu zen Joxean Huizi Memoriala

Xabier Lasa 2019ko api. 28a, 20:00

Joxean Huizi Memoriala jokatu zen atzo, larunbatarekin, alebinen mailan, Euskaldunak antolatuta. 16 futbol taldeetako 250 neska mutilek neurtu zituzten indarrak Ubitarteko zelaian, goizez eta arratsaldez. Urtetan Euskalduna taldearen lehendakari izan zen Joxean Huizi zenaren omenez ospatu zen torneoa, eta erabat arrakastatsua suertatu zen.

Nesketan Goierri taldea irten zen garaile, finalean Añorgari irabazi eta gero. Mutilen finala etxekoek eta Danenak jokatu zuten, eta neurketa berdinduta amaitu ostean zizurkildarrak zorrotzago aritu ziren penaltiak jaurtitzeko orduan.

Egundoko giroa sumatu zen armailetan, goizez zein arratsaldez. Andoainera heldutako 16 taldeek eta bere jarraitzaileek bertan igaro zuten eguna. Bazkaritarako jokalariak Ondarretako ikastetxean bildu ziren.

Torneoak antolakuntzak ahalegin handia eskatu dio Euskaldunaren zuzendaritzari, eta dena egoki irten bada bolondresei esker izan da zati handi batean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!