Santakrutzak 2019

Santa Krutz elkartearen danborrada, gauez

Xabier Lasa 2019ko mai. 5a, 10:05

Santa Krutz elkarteak bart zabaldu ditu danbor hotsak kaleetan zehar. Afariaren ostean, 22:30etan elkartearen egoitzan Santa Krutz martxa eta Andoaingo ereserkia jo dituzte danbor joleek, Bixente Zabala eta Aitor Amutxastegi zuzendarien agindupean. Horren ondoren, kalean gora eta kalean behera ibili dira. Goizaldeko ordu txikietan amaitu dute ekitaldia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!