Santakrutzak 2019

Sagardo dastaketa eta lehiaketa Zumea plazan

Jon Ander Ubeda 2019ko mai. 5a, 14:23

Astigarragako Larrarte izan da aurtengo jaietako sagardo lehiaketako irabazlea, 128,5 punturekin. Bigarren eta hirugarren urnietarrak izan dira. Setien bigarren sailkatu da, 124 punturekin. Eta Eula hirugarren, 120 punturekin. Basataloak taldekoek taloa eskaini dute, eguerdian hasita.

19 sagardotegik parte hartu dute, aurtengo lehiaketa eta dastaketa saioan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!