Trianaren Maiatzeko Jaialdia, euritan

Xabier Lasa 2019ko mai. 20a, 20:23
Euriak ez zuen lortu Trianak antolatu ohi duen Maiatzeko Jaialdia zapuztea, baina zertxobait baldintzatu egin zuen. Hainbat musika eta dantza taldeek osatu zuten egun osoko jaialdia.
Egitaraua osorik bete ahal izan zen, baina arratsaldekoari zegokiona elkarteak Nafarroa plazan bertan daukan egoitzan burutu behar izan ziren. Hona zeintzuk osatu duten egitaraua: Lasarte-Oriako Erketz dantza taldea eta Semblante Andaluz abesbatza, Errenteriako Concha Rociera abesbatza, Arrasateko Alegria de la Sierra de Andalus taldea, Irungo Albero abesbatza eta Andoaingo Triana dantza taldea.

Eguardian, Andoaingo udal ordezkariek eta Triana taldeko kideek topa egitearen ohiturari eutsi egin zioten.

Egunean zehar festara bertatu zirenek musika eta dantza uztartzen zituzten emanaldi horiek ikusteaz gain, Andaluziako edari (Rebujito mantzanilla, ardo zuria...) eta jaki (Camarongo opila, txintxi burruntziak, urdaizpikoa, gazta...) tipikoak dastatu ahal izan zituzten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!