Kultur ibilbidea ikasturteko azken irteeran

Jon Ander Ubeda 2019ko mai. 21a, 09:28

Buruntzako San Martin elizaren aztarnategira egindako bisitaldiarekin amaiera emango diote aurtengo “Ibili Andoain” egitasmoari. Asteazkenean izango da, Eloy Artolazabalek gidatuta.

Adineko pertsonak sozializatzeko, elkarren arteko harremanak lantzeko eta bizitza osasungarriago bat lortzeko asmoz” martxan jarri zen Ibili Andoain ekimena. Udala pozarren dago, “ekimen arrakastatsua izan baita bere hastapenetik, dozenaka aiton-amon aritu baitira herrian zehar ibilbide ezberdinak egiten”

Asteazken honetan bigarren ikasturteari amaiera emango diote, kultur ibilbidearekin. Santakrutz jubilatuen elkarteko kide Eloy Artolazabalen eskutik, Kontzejupetik Buruntza aldera abiatuko dira. Bertan Andoaingo iraganaren inguruko azalpenak eskainiko ditu.

Goizari amaiera emateko, Ibili Andoain ekimeneko kideek paella jateaz gozatu ahal izango dute.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!