Azken bi urteetan Andoaingo Udalak antolatu izan duen Andoain Ibili egitasmoaren ikasturteari amaiera eman diote gaur. Asteazkenero moduan mendi buelta ematera atera dira Andoaindarrak baina gaurkoan Andoaingo historiako hainbat txoko ezagutu eta ondoren palla izugarri bat dastatzeko aukera ere izan dute.