Katramilako gazteen antzerkirako grina

Xabier Lasa 2019ko eka. 4a, 16:55

Katramilako haur eta gazteek antzerki emanaldiak eskaini dituzte Basteron, joan den asteburuan. Iker Etxarri eta Kristina Ropero irakaslearekin ikasturte osoan jardun ostean, jendaurreko txanda heldu zitzaien eta bikain aritu ziren. Oholtza igota hasieran normala den urduritasun pittin bat sentitu arren airoso aritu ziren denek ere, eta publikoaren irribarreak eta txaloak eragitea lortu zuten maiz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!