2019ko udal hauteskundeak

EAE mailan akordioa lortu dute EAJ-PNVk eta PSE-EEk

Aiurri 2019ko eka. 10a, 19:10
EAJko Izagirre, PSE-EEko Lainez eta EH Bilduko Alvarez.

Hedabideetara prentsa bulegoetako oharrak iristen ari dira, zeinean EAJko Ortuzarrek eta PSEko Mendiak Udal eta Foru erakundeetako adostasuna lortu dutela argitaratzen ari diren. 2015eko akordioen haritik doa akordioa, Sabin Etxean alderdien artean egindako bileraren ostean. EFE agentziak, halaber, honako esaldiarekin amaitu du oharra: "Bi alderdiak elkar babestuko dira bietako bat garaile izan zen udalerrietan". Ez da hori Andoaingo kasua.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!