Zuzeneko grabaketa Basteron

Jon Ander Ubeda 2019ko eka. 17a, 07:47

Astearte honetan Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen "Musua" ikuskizunaren bi emanaldiak bideoz grabatuko dituzte. 16:00tarako eta 18:30erako saioetarako azken sarrerak salgai Basteroko leihatilan eta on line bidez. Haurrak mozorrotuta joateko dei egin dute.

'Musua' ikuskizuna arrakasta handiz aurkezten ari dira Euskal Herriko agertokietan. Urtearen hasieran Basteron izan ziren, eta berriki Urnietan. Oraingoan Andoainera datoz berriro, baina berritasun batekin. Bi saioak bideoz grabatuko dituzte. Pailazoek mezua zabaldu dute: "Zatozte mozorrotuta: Santa Ageda, Inauteria, udako solstizioa, animen gauaz, Gabonak, Olentzero... ".

Sarrerak salgai izango dira, Bastero kulturgunean eta internet sarean. Bi saio izango dira, 16:00tan eta 18:30ean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!