Sanjuanak 2019

Sanjuanak19: Olagain

Xabier Lasa 2019ko eka. 21a, 21:43

Olagain Elkarteko txistulari guztiak atera dira balkoira, txupinazoa jaurtitzera. Gogoratu dutenez, Txistularien Banda 1979ko abenduaren 25ean atera zela Andoaingo kaleetara lehenbizi aldiz, Joxe Goikoetxea, Joxe Mari Huizi eta Joxe Luis Etxeberria izanik bere sortzaileak. “Hurrengo urteetan, partaide ezberdinek osaturiko banda hau txistuaren, atabalaren eta danbolinaren kultura transmititzen saiatu da, herriko festa eta ospakizun ezberdinetan parte hartuz”. Azkenik, honako gonpidapena egin die plazan bildu diren herritarrei: “tristurak alde batera utzi, eta gozatu San Juan jaiekin!”. Bandarentzat hain kuttuna den zortzikoa udaletxeko balkoian bertan joaz eman nahi izan diote hasiera aurtengo jaiei.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!