Sanjuanak 2019

Kontsejupeko esku pilotako finalak jokatu ziren

Xabier Lasa 2019ko eka. 25a, 20:50

San Juan egunean, Axeri Dantzaren ostean kontsejupeko esku pilotako finalak jokatu ziren. Gaztetxoetan, Aimar Beroz-Julen Gaztañaga bikoteak eskuratu zuen txapela, Mikel Gaztañaga-Joseba Beroz bikoteari 22-8 irabazi eta gero. Helduen mailan, Julen Loidi-Mikel Arberas 22 / Oier Irazu-Aritz Eskudero 14 izan zen azken emaitza. Iraganean kontsejupeko martingala guztiak ezagutzen zituen Joxe Manuel Erkizia bertan izan zen, eta bera izan zen gonbidatu berezia sariak emateko orduan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!