Sanjuanak 2019

Fino´s Band, udal musika eskolako konbo sendoa

Xabier Lasa 2019ko eka. 26a, 11:09
Urte mordoska egin du taldeak Udal musika eskolako zenbait ikaslek sortu zutenetik, eta gero eta nortasun handiagoa erakusten du abesti famatuen bertsioak egiteko orduan. Honako musikarik osatzen dute taldea: Rebeka Gestoso (abeslaria), David Gutierrez (saxo altua), Igor Ruiz (saxo tenorra), Aitor Larrañaga eta Fede Forkada (gitarra elektrikoak), Daniel Pagola (baxua) eta Edu Fraire (bateria). San Juan jaien baitan, igandean emanaldia eskaini zuen Goikoplazan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!