Akordioa erdietsi dute Garbialdi enpresako langileek

Aiurri 2019ko uzt. 1a, 12:43

Joan zen ekainaren 26an, Garbialdi enpresako Gipuzkoako epaitegi eta polizia-etxeetako garbitzaileen greba amaitu zen, bederatzi hilabeteko borrokaren ondoren, Eusko Jaurlaritzarekin akordioa adostuta.

Soldata arrakala %70 murriztea lortu dute eta baita toxikotasun eta lan nekagarriak egiteagatik plusa eskuratzea ere.  Nekane Zabala andoaindarra pozik azaldu da, “Donostiako Bulebarrean egin genuen kanpaldiaren bukaera oso ondo etorri zitzaigun. Oihartzun handia lortu genuen eta akordioa adostea ekarri zuen horrek. Oso gustura gaude lortu dugunarekin". Hala ere, aurrera begira zereginik badagoela aitortu du, "akordioarekin pozik gaude, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak ez digun idatzita onartu soldata arrakala badagoenik. Urruti dago oraindik berdintasuna, lan handia dago egiteke. Emakume gehiagok atera beharko luke kalera”.
Txanpaina eta trikiti doinuekin ospatu zuten hitzarmen berria sinatu izana. Ekainaren 27an hasi ziren berriz ere normaltasunean lanean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!