Andoainen mutilen arteko Xistera zirkuituko jaialdia burutuko da, larunbat honetan. Lehen fasea amaitzeko Cabanillaseko finalak jokatzea falta denean, 16.00tik aurrera Arrate pilotalekuan bigarren faseko lehen jardunaldia burutuko da. Denera, lau jardunaldi jokatuko dira eta amaieran puntu gehien biltzen dituzten aurrelariek eta atzelariek finala jokatuko dute Donibane Lohizunen, abuztuko azkeneko egunean.
Hiru mailatan izango dira kinielak Andoainen. Lehen eta bBigarren mailako pilotariek 15 tantora jokatuko dituzte bi kiniela, eta hirugarren mailakoek, berriz, hiru kiniela jokatuko dituzte. Eta bakoitza 10 tantora. Jaialdia bigarren mailako kinielekin hasiko da, ondoren etorriko da lehen mailakoa, eta amaitzeko hirugarren mailakoa jokatuko da.