Pala txapelketa Goiburun

Aiurri 2019ko uzt. 15a, 08:04

Eskuz binakakoa amaituta, Goiburuko pilotalekuak lehia berriari ekingo dio. Oraingoan, San Esteban jaietan amaituko den binakako pala txapelketa. 

Uztailaren 15ean hasiko da, astelehenarekin, eta datorren abuztuaren 4an amaituko da. Mutilen mailako txapelketan parte hartze handia izango da. Denera, 32 bikotetik gora izena emanda daude.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!