EuskarAbenturako kideak Andoainen dira

Ainhoa Gil 2019ko uzt. 18a, 12:00

 EuskarAbentura espedizioaren bigarren edizioa martxan da. 16 eta 17 urte arteko 120 gazte ari dira parte hartzen, Euskal Herriko geografia, kultura eta historian sakontzeko aukera ematen dien ekimenean. Andoainera iritsi berri dira gazteak. Tolosatik abiatu dira goizean, eta Hernani dute gaurko jomuga.

Uztailaren 1ean abiatu zen EuskarAbentura espedizioa, eta uztailaren 31ra bitarte, 783 kilometroko bidea egingo dute, horietatik 483 oinez.

Andoain zeharkatu berri dute, eta Martin Ugalde Kultur parkean elkartu dira orain. Hernanira arteko bidea osatuko dute gaur eta bihar, Hernani eta Irun arteko 25 kilometroak egingo dituzte, oinez.

Uztailaren 31n amaituko dute espedizioa, Getxon.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!