Gaztetxeko 3x3 Basket txapelketako finaleko eta hiruko lehiaketako argazkiak

Aiurri 2019ko uzt. 25a, 15:21

Giro ezin hobea Andoaingo Gaztetxean jokatu det 3x3 saskibaloi txapelketako finalean.

Atzo, arratsaldean, Gaztetxera gerturatu zirenak musikaz, saskibaloiaz eta hiruko txapelketaz gozatzeko aukera eduki zuten. Txapelketari dagokionez, 3. postuan Geriatrik taldea gelditu da. 2. postuan, berriz, Katalina Wildcats. Irabazlea Iurra Team taldea izan da.

Ikusleak  hiruko txapelketan lehiatzeko aukera eduki zuten urtero bezala. Zerbait jateko eta edateko aukera ere izan zuten musikak ingurua alaitzen eta girotzen zuen bitartean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!