Etxeberrietako jaiak 2019

Etxeberrietako jaiak datozen bi egunetan

Jon Ander Ubeda 2019ko uzt. 29a, 08:56
Auzoen arteko sega lehiaketa uztailaren 30ean izango da, arratsaldeko 18:00tan hasita.

Uztailaren 30ean eta 31n San Inazio jaiak ospatuko dira Etxeberrietan.  Auzoen arteko desafioa, afari merienda zelaian, kros herrikoia eta auzo bazkaria izango dira aurtengo hitzordu nagusiak.

Aurtengoan, egitarau osoa bi egunetan metatu dute. Txupinazoarekin hasiera emango diote jaiari, astearte eguerdian. Goizaldera arte, hitzordu ugari iragarri dituzte: Haur jolasak edota haur antzerkia ospakizunari hasiera emateko, eta arratsaldean hasita herri kirol saioa, herri danborrada, auzo afaria eta dantzaldia.

Biharamunean, San Inazio egunean, eguerdira arte ez da atsedenik izango. Kros herrikoia eta omenaldia, meza nagusia, sagardo dastaketa eta auzo bazkaria. Eta iluntze aldera sardin jatea, toka lehiaketa eta danntzaldia.

Aurtengo egitaraua

Uztailak 30, asteartea

  • 12:00 Txupinazoa.
  • 12:15 Haurren jolasak.
  • 17:00 'Pirataren itsasoko istoriak' antzerkia Patata Tropikalaren eskutik. Ondoren txokolatada.
  • 17:30 Patata zuritze lehiaketa.
  • 18:00 Herri kirolak auzoen artean, Sega lehiaketa.
  • 19:00 Zumbathon. 20:00 Herri danborrada.
  • 21:00 Afari-merienda zelaian.
  • 23:00-03:00: 80ko hamarkadako musika 'El ritmo de desván' taldearen eskutik.

Uztailak 31, asteazkena

  • 10:00 XII. Kross herrikoia Roberto Cabrejasen oroimenez. Ondoren, omenaldia Andoaingo atletismoko emakumeen lehenengo taldeari.
  • 10:00 Kalejira.
  • 11:30 Meza nagusia Santa Krutz ermitan hildakoen omenez, Alberto Agirre abesbatzak abestuta.
  • 12:00 Sagardo dastaketa eta kantujira.
  • 14:00 Auzo bazkaria (aurten menu berezia haurrentzat).
  • 19:00-24:00 Dantzaldia Alaiki taldearen eskutik.
  • 20:00 Sardina-jate herrikoia.
  • 20:00 Toka lehiaketa.

 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!