G7 gailurraren aurkako manifestua

G7 ez plataforma 2019ko abu. 7a, 08:01

G7-aren gailurra Miarritzen egiteko hilabete inguru falta dela aprobetxatuz, G7 EZ! Euskal Herritik beste mundu bat sortzen plataformak azken hilabeteetan garatu duen atxikimendu dinamikaren berri ematea helburu du agerraldi honek.

Manifestua:

G7 EZ! BIZITZA ERDIGUNEAN,

ELKARREKIN MUNDU BERRI BAT SORTZEN.

"G-7 maila ekonomiko, politiko eta militarrean botere handia duten munduko zazpi herrialdeek gerra hotzaren garaian sortutako taldea da (AEBk, Alemaniak, Erresuma Batuak, Frantziak, Italiak, Japoniak eta Kanadak osatua). Abuztuaren 24, 25 eta 26ean Miarritzen bilduko dira. Esan beharrik ez dago, Miarritzeko G-7ko gailurra sistema kapitalistaren krisi anitz eta iraunkor baten erdian burutuko dela, berau birsortzeko etengabeko ahaleginean eta, era berean, horrek guztiak eragiten duen elite kapitalisten arteko lehia eta tira bira geoestrategiko handien artean.

Bertan har daitezkeen neurriak herritar eta herri askori eragingo digute eta haiek ez lirateke inor izan behar gure izenean ezer erabakitzeko. Nortzuk dira G-7ko partaideak planetako milioika pertsonen ordezkari demokratikoak, instituzioen iritzia kontuan hartu gabe, gure kaltetan izango diren erabakiak hartzeko? Ez dute inolako zilegitasun demokratikorik mundu osoari eragiten dioten gaietan erabakiak hartzeko. Beraz, G7-aren izaera antidemokratikoa salatzea dagokigu, gailur hauek ordezkatzen eta gorpuzten baitute modu zuzen batean demokraziaren pribatizazioa bera. 

Demokraziaren pribatizazio horrek ondorio zuzenak ekarri ditu ongizate estatuaren ahultzean, horrek areagotu duen zaintza krisian, eskubide sozial askoren desagerpenean, sektore publikoari bankuen “erreskatearen” izenean inoiz egin zaion desjabetzerik handienean edota natur baliabideen ustiapen basatiaren areagotzean… horiek eta beste hamaika adibide jarri genitzakeen eta horiek guztiek eragin dute gizartean areagotzen ari den ezberdintasun edo arrakala sozialean.

G-7a Frantziar hegoaldeko herri turistiko batean bilduko dela esango dute “probintziako hiri baten balioa azpimarratzea eta hari ohoratzea”. Guk aldiz, bestelako etorkizun baten aldeko historia propio bat duena.

Testuinguru honetan, deialdi hau izenpetzen dugun eragile sozial, sindikal eta politikoek, gure egiten ditugu honako aldarrikapenak:

Gailur honek ordezkatzen duen sistemaren salaketa irmoa egiten dugu. Salaketa hau, euskal herriko eragile zein herritarrok, kanpotik etorriko direnekin batera egin nahi dugu, bide baketsuak soilik erabiliz. G7-aren izaera antidemokratikoa eta haren ondorioek gure bizitzetan izango dituzten eragin gordina salatzen ditugu, sistema pitzatzen hasteko arrakala bat irekitzeko.

Mundu berri bat eraikitzeko, egungoa eraldatzeko, alternatibak martxan daudela aldarrikatzen dugu. Bestelako alternatibarik ez dagoela diotenen eta etorkizun distopikoak besterik eskaintzen ez digutenean, ilusioa eta itxaropena zabaldu nahi dugu. Sistema kapitalistaren aurrean bestelako norabidea posiblea dela erakusten duten hainbat hausnarketa, ekimen eta egitasmo martxan daude Euskal Herrian. Plataformak sustatuko dituen ekimenak horien erakusleiho ere izango da.

Gailurra Euskal Herria izena duen herrian egingo da, Munduko beste herriekin eta sistema honen aurka borrokan dagoen ororekin elkartasunean aritu nahi duen herria.

Era berean, Abuztuaren 21tik 23ra egingo diren Jardunaldiekin eta abuztuaren 24ean Irun-Hendaian egingo den Manifestazioarekin, hala nola Ortzadar eremuarekin bat egiten dugu. Herritarrak modu masiboan Kontra-gailurrean parte hartzera gonbidatu nahi ditugu".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!