Goiburuko jaiak 2019

Etorkizun handiko pilotariek jokatu dute Goiburun, helduekin batera

Xabier Lasa 2019ko abu. 3a, 16:52

Esku pilotako hiru partidu jokatu dira Goiburuko pilotalekuan eguardian, zein baino zein ikusgarriagoa. Emakume gazteek ekin diote pilotari lehenbiziko; Mendizabal-Oses 18/Zubizarreta-Agirre 16 izan da emaitza. Gaztetxeak antolatu ohi duen txapelketako finalaren errebantxa ere jokatu da: Loidi-Amondarain 18/Jauregi-Santakruz 16. Bestalde, Gazteleku pilota eskolako lau gaztetxoek, Iñaki Lopez de Munain, Eneko Uria, eta Julen eta Mikel Gaztañaga anaiek, partidu polita osatu dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!