Duela 53 urteko gertaerei buruzko sekuentziak grabatuko dituzte, urteen poderioz zeresana eman zutenak. Izan ere, Udarregi bertsolariaren omenezko eskulturaren irekiera ekitaldian, Rikardo Arregik hitzaldi gogoangarria eskaini zuen.
Maluta films ekoiztetxearen oharra:
“Maluta Films ekoiztetxea film labur baten errodajerako figurante bila dabil, abuztuaren 17rako (larunbata). Usurbilen bi sekuentzia errodatuko ditugu: goizez, Udarregi bertsolariari 1966an egindako omenaldia; arratsaldez, omenaldi horretako bazkarian Rikardo Arregik egindako hitzaldia. Filma bera
Rikardo Arregiren bizitzari buruzkoa da.
Zenbat eta jende gehiago animatu, hobe. Batez ere gizonak behar ditugu, 20 urtetik 70era bitartekoak, gutxi gorabehera, eta umeren bat ere bai, plaza betetzeko.
Trukean, figurante guztiei bazkari goxoa emango diegu.
Mesedez, parte hartu nahi duzuenok eman zuen izena helbide honetara idatziz: cristina@malutafilms.eus”.
Oharrak:
- Hitzordua: Abuztuak 17, larunbata.
- Ordua: 08:00.
- Lekua: Usurbilgo pilotalekuaren ondoan, Udarregiren aldeko eskulturaren inguruan.
- Janzkera: “Ahal dela, bakoitzak*garai hartakoaren moduko arropa eraman dezala: traje beltzak eta alkandora zuriak, soineko ilunak”.