Urki dantza taldeak Pragan antolatu den jaialdi batean partu hartu du

Aiurri 2019ko abu. 25a, 10:32

Andoaingo dantza taldeak Blue Diamond Events enpresak antolatutako VII. Praga Udako Jaialdian parte hartu du.

Blue Diamond Events enpresak hiri ezberdinetan antolatzen ditu jaialdiak. Enpresa honek herrialde eta lurralde bakoitzeko herritartasuna bermatzea du xede. Beraz, Pragan antolatutako festibalean, zenbait lurraldeetako folklorea aberatsa ezagutarazi nahi du.

Jaialdia abuztuaren 23-26 bitartean izanen da, eta nazionalitate ezberdineko 25 taldek parte hartzen dute, hala nola bulgariarrek, greziarrek, italiarrek eta austriarrek, beste askoren artean. Andoaingo taldeari dagokionez, hamar minutuko emanaldia antolatu zuen atzoko emanaldirako; Launangoa, Binangoa, Ezpata-dantza eta Habanera dantzatu zuten, txistuaren eta akordeoiaren laguntzarekin. Jaialdian 13 lagunek parte hartu dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!