Leizaran eskubaloiko taldeak Allurralden aurkeztu ziren

Xabier Lasa 2019ko ira. 16a, 11:20

Leizaran eskubaloiko klubak 2019-2020 denboraldian lehiaketetan kantxaratuko dituen hamabi taldeak aurkeztu zituen Allurralde kiroldegian, ostiralean. Leizaran kluba osatzen duten ia berrehun jokalariak banan banan agertu ziren, eta zaletuen txalo eta animoak jaso zituzten. Infantiletan bost taldek lehiatuko dute, hiruk emakumezkoetan eta bik gizonezkoetan; lauk kadeteetan, bik emakumezkoetan eta beste bik gizonezkoetan; bik jubeniletan, emakumezkoetan eta gizonezkoetan; eta azkenik, seniorretan, bakarra izango da, mutilekin. Ilusioz beteriko aurpezpen ekitaldian, pena eragin duen albiste bakarra jakinarazi zitzaien zaletuei: senior mailan, emakumeetan, ezin izan da talderik osatu. Aurtengo denboraldian, klubak, bere 40. urteurrena ospatuko du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!