Bizikleta festari buruz adierazpenak egin dituzte Goikoplazan

Aiurri 2019ko ira. 19a, 18:14

Rafaela Romero Mugikortasun diputatuak, Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak eta Maider Lainez Andoaingo alkateak egin dituzte adierazpenak. Bertan, arratsaldeko 17:00 eta 19:00 bitartean egin den bizikleta festari buruz jardun dute.

 

Bizikleta ekimenean umeentzako zein helduentzako zenbait jarduera egin dira; hala nola bizikleta elektrikoen gainean egiteko ibilbidea, umeentzako bizikleta eta irristailu zirkuitua edota arku-tiro proba. Ume eta gazte askok hartu dute parte arratsaldean egin den ekimenean, eta ikusmira handia sortu du.

Nabarmendu beharra dago, bizikleta festaren ekimena Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak sustatu duela.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!