Tokiko merkataritza sustatzeko ekimenak, egun osoan zehar

Aiurri 2019ko ira. 20a, 10:26

Merkatariak lehen orduan hasi dira dendak apaintzen, gehienak koloredun puxikekin eta "Andoainen merkataritza bizirik" afitxekin. Gaur egun osoan zehar hainbat produktu kalera atera eta prezio berezian erosteko aukera izango da. Aurten kanpainaren lema "Nire aukera Andoain!". Egun osoko ekitaldiak iragarri dituzte.

Andoaingo kaleetan hainbat ekitaldi antolatu dira irailaren 20ari begira, “Nire aukera Andoain!” lelopean. Egunean zehar merkatariek outlet-a prestatu dute, eta arratsaldean pintxo poterako aukera emango dute.

Malkogarriyak taldearekin dantzaldia antolatu da Goikoplazan 19:30ean hasita. Aldi berean, DJ Nemux Zumea Plazan 19:30ean izango da.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!