Mugitu Andoain ekimenak jendea mugi arazi du, kirolaren inguruan

Xabier Lasa 2019ko ira. 21a, 14:21

Herritar ugari animatu da kirola familia giroan praktikatzera Andoaingo kaleetan barrena, Mugitu Andoain ekimenarekin bat eginez. Oinez, bizikletan, ipar martxan, korrika nahiz patinetan jardun dute hainbat herritarrek. 12:00etan Zumea plazara hurbildu eta han ekitaldi nagusia burutu da.

 

Zumea plazan, Euskalduna Mendigoizale elkarteko kideek prestatutako hamaiketakoarekin gozatu ahal izan dute. Plazan, amaiera ekitaldia ospatu da, eta bertan, Mikel Iturria txirrindulariari eta Nahikari Garcia futbol jokalariari omenaldi txikia eskaini zaie, kirolean nabarmentzen ari direlako. Iturriak Andoaingo Txirrindulari Eskolaren eta Andoaingo Udalaren oroigarri bana jaso ditu. Garciak ezin izan du agertu, gaurko entrenamendu saioak galerazi diolako; bere aitak jaso ditu oroigarriak. Ekitaldiarekin amaitzeko, Andoaingo Udaleko ordezkari politiko guztiak oholtzara igo, eta Alzheimearren inguruko adierazpen instituzionala irakurri dute, gaixotasun horren Munduko Egunarekin bat eginez.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!