Caritasen deialdia, errefortzu eskola osatzen laguntzeko

Xabier Lasa 2019ko ira. 24a, 09:42
Caritasekin lan egiten duten hainbat boluntario, joan den ekainean

Andoaingo Caritas elkarteak 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzat errefortzu eta laguntza gelak abian jartzeko asmoa dauka ikasturte berriarekin batera, eta informazioa jasotzeko edo izena emateko bilera antolatu du, asteazkenean, irailaren 25ean, San Martin elizaren atzekaldean daukan egoitzan. Bolondresekin bilera 16:30etan izango da; ikasleen gurasoekin 17:00etan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!