Pentsio duinen aldeko deialdi berezia

Xabier Lasa 2019ko urr. 11a, 12:53

Astelehenero Goikoplazan biltzen diren pentsiodunek deialdi berezia zabaldu dute. "Andoaingo pentsiodunei, eta orohar herritarrei, gonbitea luzatzen diegu astelehenetan Goikoplazara gerturatu daitezen, eta 11:45etik 12:15era egin ohi den elkarretaratzean parte har dezaten. Pentsio publiko duinak edukitzeak guztion ongizateari eragiten dio, eta guztioi dagokigu beren alde mugitzea".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!