2019/10/18 21:30

Dantza

Erritu dantza ikuskizuna

Erritu dantza ikuskizuna
Bastero Kulturgunea, Andoain

Bizitza bera bidaiaren metaforatzat hartuta, Kukai dantza taldeak ikuskizun berriena horrela aurkezten du: "Erritu bizi-bidaia bat da. Errituak zubi modukoak dira gure izate banakoaren eta esperientzia kolektibo erritualizatuaren arteko loturen zentzua aurkitzeko. Gure izate banakakoa iraganaz, orainaz, etorkizuneko promesez eta aukeraz zamaturik dago. Esperientzia kolektiboa, berriz, erreferentzia da beti, baina mugitzen eta aldatzen ari da aldi berean.

Aurrerapena, ikusleentzat. Aretora sartu orduko, dantzariak taula gainean izango dira.

Jon Maya dantzariak gidatuta, Kukai dantza taldeak ikuskizun berria taularatuko du ostiralean. Dantzari lanetan Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga eta Urko Mitxelena arituko dira. Kantuan, berriz, David Azurza.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!