IRA eta Nikotina & Littel Martin Selektah taldeek Andoaingo Gaztetxean kontzertuak eskainiko dituzte

Aiurri 2019ko urr. 17a, 15:28

Larunbatean zenbait musika genero entzuteko aukera egongo da Andoaingo Gaztetxean egingo diren kontzertuetan. 

Madrildik etorritako IRA taldeak "Rap Save The Queen" diskoa aurkeztuko dute, laukoaren estudioko azken emaitza. IRAK rap musika lantzen du. Nikotina, berriz, Tolosatik dator eta Jon Tolok martxan jarritako egitasmoa da honakoa. Littel Martin Selektahrekin reggae, dancehall, rap  edo jungle doainuak jorratuko dituzte. Larunbatekoa, lehen diska plazaratu osteko azken emanaldia izango da

Kontzertuak larunbatean eskainiko dira Andoaingo Gaztetxean, gaueko 22:30etan. Sarrerak 8 euro balioko ditu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!