“Txirrindularitza afizionatuaren oraina eta geroa” izeneko talde eztabaida antolatu du Andoaingo Txirrindulari eskolak

Aiurri 2019ko urr. 17a, 16:14

Eztabaidan txirrindularitza arloan zerikusia duten hainbat kidek hartuko dute parte, saioa aberasgarriagoa izateko helburuarekin.

Urriaren 26rako Andoaingo Txirrindulari eskolak afizionatu mailako txirrindularitzari buruzko eztabaida saioa antolatu du. 17:30etan egingo da Andoaingo Bastero Kulturgunean eta eztabaidak 2 orduko iraupena izango duela uste da.

Txirrindulari eskolak afizionatu mailari buruzko eztabaida sakona egin nahi du, gaur egun honek duen egoera aztertzeko eta etorkizunaz gogoeta kolektibo bat egiteko. Horretarako, afizionatu mailan jarduten dutenak izango dira bertan, eztabaida osatua eta aberasgarria egiteko. Mahai-inguruaren amaieran bakoitzari bururatutako ondorioak plazaratuko dira. Horrez gain, Andoaingo Txirrindulari Eskolak eskualdean txirrindularitza bultzatzea du xede.

Gauzak horrela, txirrindularitzari buruzko laugarren jardunaldia antolatuko da. Sarrera doakoa izanen da, baina ezinbestekoa izango da izena ematea; horretarako, info@andoaingo.eus helbidera mezua bidali edota 650641228 telefono zenbakira deitu daiteke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!