Txirrindularitzari buruzko jardunaldia Basteron, Andoaingo Txirrindulari Eskolaren eskutik

Jon Ander Ubeda 2019ko urr. 26a, 09:58

Andoaingo Txirrindulari Eskolak afizionatu mailako txirrindularitzari buruzko solasaldia antolatu du, larunbat honetarako. 17:30ean hasiko da Bastero Kulturgueko ekitaldian, eta ordezkaritza zabala iragarrita dago.

Azken urteotan, udazkena iristearekin batera, txirrindularitzari lotutako jardunaldiak antolatu dituzte. Oraingo honetan afizionatu mailako txirrindularitzaz arituko dira, bi orduz luzatuko den ekitaldian.

Txirrindularitzaren alor guztiak kontutan hartu nahi dituztenez, gonbidatuen zerrenda aberatsa da:

  • Kirol zuzendariak: Mikel Gaztañaga (Laboral Kutxa), David Etxebarria (GrupoEulen), Galder Lasuen (Eibar Energia Hiria-Debabarrena), Juanjo Oroz (Equipo Lizarte), Javier García (Baque Cycling Team) eta Miguel El Rio (Caja Rural-Seguros RGA).
  • Txirrindulariak: Xabier Azparren eta Unai Iribar (Laboral Kutxa), Aritz Kortabarria (Grupo Eulen), Iñigo Etxarri (Eibar Energia Hiria-Debabarrena), Iñigo Altuna (Caja Rural-Seguros RGA) eta Oier Ibarguren (Baque Cycling Team).
  • Epaileak: Miguel Etxezortu eta Unai De Miguel.
  • Antolatzaileak: Beñat Urain (Valenciaga Oroitzarrea), Victor Martinez (Loinaz proba), Xabier Usabiaga (Aiztondo Klasika) eta Aitor Ayerza (Jose Mª Anzaren oroimenezkoa).
  • Euskal Txirrindularitza Federazioa: Juan Luis Juarez.
  • Ertzaintza: Jon Arruarte.
  • Kazetariak: Arritxu Iribar (EITB) eta Joseba Iturria (Gara).
  • Saioen gidariak: Saioa Oskar Ortiz de Guineak, Iñigo Larrañaga eta Felix Ugalde.

Eztabaidaren amaieran, afizionatu mailako euskal txirrindularitzaren garapenerako adierazgarriak eta baliagarriak izan daitezkeen ondorioak aurkeztuko dituzte. Ohar bidez, eskolak bere asmoaren berri eman du, “Eskualdean txirrindularitza bultzatzea dugu helburu; gazteen formakuntza baliatuz. Hori dela eta, txirrindularitzari buruzko laugarren jardunaldia antolatu dugu”.

Izena eman beharra dago

Doakoa da izen-ematea:

• info@andoaingo.eus.

• 650 641 228.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!