Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak azaroaren 28an banatuko dira Bastero Kulturgunean

Mikel Arberas 2019ko aza. 7a, 18:21

Kazetaritza eta Komunikazio sarietarako launa finalista izendatu ditu epaimahaiak. Gainera, saridunak nortzuk diren egunean bertan jakindu dute hautatuek.

Bi sari nagusi emango dira, biak maila berekoak eta bederatzina mila eurokoak: “Kazetaritza saria” bata, eta “Komunikazio saria” bestea. Bi sarietarako launa finalista izendatu ditu epaimahaiak. Finalisten artetik azkenean saridunak nortzuk diren sari banaketa ekitaldian jakingo da.

Azaroaren 28an Andoaingo Bastero Kulturgunean izango da sari banaketa ekitaldia, arratsaldeko 19:00etan. Finalistak ere bertan izango dira, eta beraiek ere orduan jakingo dute saridunak nortzuk izango diren. Honako hauek dira Kazetaritza eta Komunikazio sarietarako hautatuak:

Kazetaritza saria

Jon Artano Izetaren 2019. urteko kronika eta elkarrizketak Ameriketatik, EITBn.

“Iraultza txikien lekukoak” atala Elhuyar aldizkarian, Ana Galarraga Aiestaranen eskutik.

“Zozoen elean” elkarrizketa sorta (bost elkarrizketa) Berrian, Miel Anjel Elustondoren eskutik.

Kanaldudeko “Hurbiletik” saioko 2019ko uda arteko atalak.

Komunikazio saria

2019. urteko Korrikaren komunikazio kanpaina.

Ttap aldizkari digitalak 2019. urtean sendotze bidean emandako pausoak.

“Egunean behin” jokoa, CodeSyntaxen eskutik.

“Barruan gaude” podcasta, Oier Aranzabalek Zuzeun argitaratzen duena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!