Luis Angel Orte zendu da

Xabier Lasa 2019ko aza. 15a, 09:31

Luis Angel Orte Artolazabal atzo hil zen, 55 urte zituela. Federopticos Orte dendako jabea zen; 1989an ireki zuten denda Kale Nagusian, eta berak zuzentzen zuen. Merkatarien artean samin handia eragin du bere heriotzak.

Orain gutxi arte Andoaingo Salkin merkatarien elkarteko lehendakaria izan zen, eta herriko merkataritza sustatzea helburu zuten makina bat ekimenetan jardun zen, buru-belarri . Bera izan zen egitasmoen bozeramailea eta irudia.

Bere aldeko hileta Tolosako Santa Maria parrokian egingo da, larunbatean, arratsaldeko 19:00etan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!