Bizilagunak egitasmoaren edizio berria Andoainen

Aiurri 2019ko aza. 17a, 17:06

Estereotipoak eta aurreiritziak haustea helburu duen Bizilagunak ekimenak edizio berri bat ospatzen ari da gaur. Bertako eta atzerritik etorritako pertsonak eta familiak otordu baten inguruan bilduko dira, dinamizatzaile bat ondoan edukiz.

Zenbait familia elkartu dira gaur eguerdian Zumea plazan: Euskal Herrikoak, Ganakoak, Kolonbiakoak, Marokokoak, Siriakoak, El Salvadorrekoak, Bereberrak, Argeliakoak eta Hondurasekoak zehazki. Guztira, 47 pertsonek eta 15 gazteko talde batek hartu dute parte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!