Kontzientzia areagotzeko kanpaina Andoainen

Aiurri 2019ko aza. 20a, 16:16

#IzanAldaketa egitasmoa ostegun honetan gauzatuko dute, egun osoko jardueren bidez

aurre egiteko #IzanAldaketa izeneko egitasmoa abiarazi dute. Ekomodo enpresak egun osoko jarduerak antolatu ditu Andoainen, ostegun honetarako. Egitasmoa aurrera eramateko, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan ari dira. Erronka nagusien artean biri heldu diote: aldaketa klimatikoari eta plastiko zaborrari. 10:00etatik 12:00tara zabor bilketa egingo dute, Oria ibaiaren inguruetan. Ikasleak bidelagun izango dituzte.

18:30etik 20:00tara, bestalde, kontzientziazio jardunaldi irekia egingo dute Basteron.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!