Izan Aldaketa proiektuko jardunaldia egin da Andoaingo Bastero Kulturgunean

Aiurri 2019ko aza. 21a, 19:55

Proiektuaren nondik norakoak azaldu dituzte. Horrez gain, Adriana Uribesaldo Ekomodo enpresako Sormen Zuzendariak egitasmoaren azalpenak eman ditu.

Andoainen Izan Aldaketa proiektuaren jardunaldia egin da, aldaketa klimatikoaren eta kutsaduraren inguruan kontzientzia sortzeko asmoz. Zenbait hizlarik hartu dute parte eta bakoitzak gai baten gainean hitz egin du, esaterako, berrerabilpenari eta plastikoari buruz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!