Haizetea

Haizeak kaltetu dituen hainbat gune, herrigunean

Jon Ander Ubeda 2019ko aza. 22a, 15:10

Anbrosia Olabiden, Urigainen, Zumea plazan, Kale Nagusian... haizeak eragozpen handiak eragin ditu herrigunean.

Anbrosia Olabide

Haizeteak Gizarte Zerbitzuetako 3. solairuko bulego bateko leihoa tokitik atera du, eta bortizki erori da egoitzaren barrualdera.

Ondarreta

Dorreetako batean uralitazko sapaia altxatzen hasi da, erortzeko arriskuarekin. Ertzaintza bertatik igarotzen ari zirenak ohartarazi ditu.

Bertan dagoen haur parke ondoko kafetegiko terraza lurrera erori da.

Kale Nagusia

Haizeak teilak bota ditzakeela eta, kalearen zati bat denbora batez oinezkoentzat itxi dute.

Urigain

Leizaran institutura bidean doan zuhaitz bat erori da, bidegorrira. Bertatik oinez igarotzea ezinezkoa da.

Igerilekua

Igerilekua itxi egingo dute, igandera arte, segurtasun arrazoiak direla medio. Udalak zabaldu duen oharrak dioenez, “haizeak eragindako kalteak direla-eta, eta iragarpen metereologikoan oinarrituta".

Zumea plaza

Edukiontziak hautsi ditu haizeak, lurrarekin kolpatzean.

 

Erlazionatuak

Haizetearen irudiak Andoainen

Jon Ander Ubeda 2019 aza 22 Andoain

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!